XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iphar Afrikako soldado batzuen berriak

Duela lau ilabete partitu gira Eskual herritik, aski pena baiginuen etchekoen uztia. Algerian barna ibilirik, orai gaudé Marokan, etchalde haundi baten zain. Leku calmian gira, bainan iguzkia dugu partidarik handiena eta chahakoa usten zauku frango usu. Fordin André, Uhart-tarrak, arduna du eskietan eta tinka aldi unak emaiten dazko.

Ithurrat-ek, Dantcharian mugaz harateko aldean sortua, ez du pipatzen, hainan, arek ere mama gorria maite du, Eyheralde Pierre, Baampiuml;gorriarrak, betti omore una du eta lagunekin biziki ontsa joan da. Espel, Esquiule-koa, radioekin dugu eta ezdu oraino bere herriko postarik atzeman.

Bakotchak gure herriko colia ukan dugu eta eskermila gutaz oraitu diren-entzat. Orai uste dugu, fitesko gure herri alderat itzultzia; ez baita goizegi izanen, emen denak eneatuak baigira. Zuen berriz laster ikusteko esperantzan, emengo eskualdunen partez gorantzi.

Eskualdunak.